XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testu honen analisirako zenbait puntu

1. Gisele aurkeztu aurretik, geltokia deskribatu du lehenengo eta, ondoren, protagonista bertan kokatu.

Zer lortzeko egin du, zure ustez, horrela?.

2. Geltokiaren deskribapena ez da estatikoa; ez zaigu; besterik gabe, haren forma edo handitasuna edo estiloa zehazten.

Ez.

Geltokia giroturik, mugimenduan aurkeztu digu idazleak: giroa da garrantzizkoa eta ez geltokia bera.

Zein elementuz baliatu da bereziki idazlea?.

Nolako giroa lortu du?.

3. Protagonistaren erretratu labur bat ere eskaintzen digu.

Erretratu eskematikoa, ez bait dizkigu deskribatzen daramatzan jazkiak, ez bere aurpegian nabari litezkeen sentsazioak, ez antzekorik.

Bere fisonomia zehazten digu zertzelada gutxi batzuez eta, batez ere, bere egoera.

Zer nolako abantailak ditu horrelako erretratu batek?.

4. Testu zati honen amaieran lotzen dira pertsonaia eta estazioa, eta pertsonaiaren inguruko giroak erabateko garrantzia du bere egoera definitzeko .

Azal ezazu, testuan oinarrituz, Gisele-ren egoera.

ARIKETA.

Molda ezazu ezagun duzun toki bereziren baten deskribapena.

Deskribapenaz gainera narrazioaz ere balia zaitezke, baina tokia bera baino bertako giroa behar duzu nabarmendu, batez ere.

Aukera itzazu kontu handiz deskribatuko dituzun elementuak ahal den eta gutxienak eta erabiliko dituzun adjetiboak.

Ez ezazu izenondo gehiegirik erabili.

Deskribapen girotuarekin jarraituz, Edgar Allan Poeren testu bat aukeratu dugu.

Ixiltze izeneko ipuinaren zati bat da eta bertan lurralde baten deskribapena ageri da.